Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2021eko apirilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1970

AGINDUA, 2021eko martxoaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko udalerriko (Bizkaia) «Presentación de María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko dena.

Bilboko udalerrian (Bizkaia) dagoen «Presentación de María» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena eskatuz, ikastetxe horren erakunde titularraren ordezkariak abiarazitako espedientea ikusi da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldarazia (martxoaren 12ko BOE), eta arlo horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari bere jarduerak bertan behera uzteko baimena ematen zaio:

Kode-zenbakia: 48002754.

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Presentación de María».

Titularra: Hijas de la Cruz.

Helbidea: Erronda 26.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

2. artikulua.– Jarduerak eteteko baimenak 2020-2021 ikasturte amaieratik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja eman beharko zaio Ikastetxeen Erregistroan daukan inskripzioari. Ikastetxeari Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza irakasteko baimena ematen zioten aginduak ondoriorik gabe geratuko dira egun horretatik aurrera.

3. artikulua.– Ikastetxe hori berriro irekitzea eskatzen bada, nahitaezkoa izango da ikastetxeak baimentzeari buruz indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak betetzea.

4. artikulua.– Jarduera eteten duen ikastetxe pribatuak lurralde bereko eta kongregazio bereko Santurtziko CPEIPS Santa María – Hijas de la Cruz HLBHIP ikastetxean gordeko ditu paperezko espediente akademiko guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 15a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala