Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2021eko apirilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1969

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2020ko abenduaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Kunsthal» Goi-mailako diseinuko ikastetxe baimenduari espezialitateak eta taldeak gehitzeko baimena emateko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2020ko abenduaren 15eko Aginduaren testuan (2021eko urtarrilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 10. zk.). Agindu horren bidez, Bilboko (Bizkaia) «Kunsthal» Goi-mailako diseinuko ikastetxe baimenduari espezialitateak eta taldeak gehitzeko baimena emateko dena. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Gaztelaniazko argitalpenean, 2021/179 (2/2) orrialdean, honela dio:

– Diseinuko goi-mailako arte-irakaskuntzak:

● Espezialitatea: Diseinu grafikoa. 8 unitate, bakoitza 20 ikaspostu edukierakoa.

● Espezialitatea: Barne-diseinua. 4 unitate, bakoitza 20 ikaspostu edukierakoa.

Honela esan behar du:

– Diseinuko goi-mailako arte-irakaskuntzak:

● Espezialitatea: Diseinu grafikoa. 4 unitate, bakoitza 20 ikaspostu edukierakoa.

● Espezialitatea: Barne-diseinua. 8 unitate, bakoitza 20 ikaspostu edukierakoa.


Azterketa dokumentala