Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2021eko apirilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1965

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aparteko neurriak argitaratzen baitira enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2020ko dirulaguntzen deialdia gauzatzeko modua COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko egoeretara egokitzeko.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2021eko martxoaren 23ko bilkuran hartutako Erabakiaren bitartez, aparteko neurriak onartu ditu enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen 2020ko deialdia gauzatzeko modua COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko egoeretara egokitzeko. Bada, Lanbideko zuzendari nagusiari dagokio aparteko neurri horiek argitaratzea, bat etorriz maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bitartez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluko p) apartatuarekin.

Azaldutakoa dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aparteko neurriak argitaratzea enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2020ko dirulaguntzen deialdia gauzatzeko modua COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko egoeretara egokitzeko. Neurriok erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak onartu ditu 2021eko martxoaren 23ko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, eta ebazpen honen eranskinean daude jasota.

Bigarrena.– Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiak, aparteko neurriak onartzen dituenak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak.

Hirugarrena.– Jakinaraztea, aparteko neurriak onartzen dituen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaiola organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela, zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 24a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.

ERANSKINA
APARTEKO NEURRIAK, ENPLEGUA SUSTATZEKO TOKI-EKINTZETARAKO 2020KO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA GAUZATZEKO MODUA COVID-19AK ERAGINDAKO OSASUN-KRISIAREN ONDORIOZKO EGOERETARA EGOKITZEKO

COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartu diren erabakiek enpresen jarduera etetea edo murriztea ekarri dute, eta horrek izugarrizko eragina izan du soldatako langileen enpleguan, zeren eta kalte handiak jasan baitituzte aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen bidez kontratuak eten zaizkielako edo lanaldia murriztu zaielako, martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuan araututako prozedura horiek malgutzeko eta arintzeko neurrien babesean. Enpresei Gizarte Segurantzako kotizazioan hobari gisa ematen zaizkien laguntzekin batera, enpleguaren defentsarako beste neurri batzuk ere arautu ziren, hala nola aldi baterako lan-kontratuen iraupena etetea, Covid-19aren ondorioz aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean daudenean (martxoaren 27ko 9/2020 Errege Lege Dekretuan dago jasota).

Osasun-larrialdiko egoerak jarduera ekonomikoan eta enpleguan dituen ondorio negatiboek iraun egiten dutenez, horiek arintzeko neurriak luzatu egin dira, honako hauen bidez: ekainaren 26ko 24/2020 Errege Lege Dekretua, irailaren 29ko 30/2020 Errege Lege Dekretua eta urtarrilaren 26ko 2/2021 Errege Lege Dekretua. Izan ere, hasierako neurriak denboran zehar luzatu dituzte, desberdintasun batzuekin, une bakoitzean bizi zen egoerara egokituta; horrez gain, neurri berriak ere sortu dituzte, hala nola pandemiari eusteko hartutako neurrien ondorioz, enpresen jarduera garatzeko eragozpenei edo mugei lotutako halabeharrezko aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak baimentzea.

Deskribatutako inguruabarrek eragina izan dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen dituen enplegu-politika aktiboen programetan jasotako dirulaguntzen baldintzetan. Eta baldintza horiek egungo egoeran gauzatzeko dauden aukeretara egokitzeko, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak aparteko neurri batzuk hartu zituen: 2020ko ekainaren 23ko bilkuran onartuak (EHAA, 2020ko uztailaren 3koa) eta 2020ko abenduaren 15ean aldatuak (EHAA, 2021eko urtarrilaren 12koa).

Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2020ko ekitaldiko laguntzen deialdia, onartu zen unea kontuan hartuta, ez zen sartu bere garaian salbuespenezko neurri horien barruan; baina deialdia gauzatzean agerian geratu da egoera batzuk arautu behar direla, baldintzetako batzuk egungo egoerara egokitu behar baitira.

Horregatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak egindako proposamena kontuan hartuta, erakunde autonomo horretako Administrazio Kontseiluak, 2021eko martxoaren 23ko bilkuran, aparteko neurriak onartu ditu 2020ko ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren gauzatzea COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko egoeretara egokitzeko. Hona hemen zertan datzan onartutakoak:

Artikulu bakarra.– Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzak. 2020ko ekitaldia. Deialdia eta oinarri arautzaileak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2020ko ekainaren 23an hartutako erabakiaren bidez onartutakoak (erabaki hori 2020ko ekainaren 30eko EHAAn argitaratu zen, zuzendari nagusiaren 2020ko ekainaren 24ko Ebazpenaren bidez).

1.– Diruz lagundutako proiektuen esparruan sinatutako lan-kontratuak eten egin badira COVID-19aren ondoriozko aldi baterako enplegu-erregulazioko prozedurak direla-eta, eta berrekin egiten badira etetea bukatutakoan, 9/2020 Errege Lege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, diruz lagundutako kontratazio-aldiak ere etentzat emango dira, eta horien zenbaketari berrekingo zaio kontratuaren etetea amaitzen denean.

Kasu horretan, deialdiaren 2.5.c) artikuluan aurreikusten den azken eguna (2021eko ekainaren 30a) baino beranduago amaitu ahal izango dira proiektuak; hau da, epe hori diruz lagundutako kontratazio-epealdia benetan bukatzen denera arte luzatuko da.

2.– Diruz lagundutako kontratazioei dagokienez, COVID-19aren ondoriozko aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteek eragindako aldi baterako lanaldi-murrizketak ez dira kontuan hartuko deialdiaren 2. artikuluko 7.1.2.e), 7.2.1.b) eta 7.3.1.c) apartatuetan eskatutako gutxieneko lanaldiaren eskakizuna bete den ala ez aztertzerakoan.

Edonola ere, 2. eta 3. motetako proiektuetan, lanaldiaren aldi baterako murrizketa horiek kontuan hartuko dira dirulaguntzaren amaierako zenbatekoa kalkulatzean, hori proportzio berean murriztuko baita.

3.– Artikulu honen 1. apartatuan xedatutakoa aplikatzea dagokionean, dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko epeak, deialdiaren 9. artikuluan xedatutakoak, honela aplikatuko dira:

– 1. eta 2. motetako proiektuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, proiektua bukatzen denetik aurrera, eta artikulu honen 1. apartatuan xedatutakoa aplikatzetik sortzen den data joko da amaiera-datatzat.

– 3. motako proiektuetan, deialdiaren 9.2 artikuluan aurreikusitako dokumentazioa ezin bada 2021eko azaroaren 30rako lehen aurkeztu, epea bi hilabetekoa izango da, diruz lagundutako kontratazio-epealdia benetan bukatzen denetik aurrera.


Azterketa dokumentala