Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2021eko apirilaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
1962

AGINDUA, 2021eko martxoaren 25ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baita izendapen askeko sistemaren bidez lanpostu hau betetzeko deialdi publikoa: Lan eta Enplegu Saileko Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzako «Goi-kargudunaren idazkari» lanpostua Gasteizen (kodea: 520010; dotazioa: 31).

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, Lan eta Enplegu Saileko Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzako «goi-kargudunaren idazkari» lanpostua hutsik dagoenez (kodea: 520010; dotazioa: 31), eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak aldeko txostena eman duenez, sail honek erabaki du eranskinean jasota dagoen lanpostua izendapen askeko prozeduraren bidez beteko dela oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek, baldin eta eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Era berean, eta baldintza berberetan, beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako eta Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek parte hartu ahal izango dute, baldin eta lanpostuen zerrendan berariaz aurreikusten bada horrelako langileek bete ahal izango dituztela.

2.– Langile horiek deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, edozein administrazio-egoeratan daudela ere, honako kasu hauetan izan ezik:

Eginkizun-gabetze irmoan dauden funtzionarioak, egoera horrek irauten duen bitartean.

Norberaren interesagatik edo familia elkartzeagatik borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzultzeko eskatzen den gutxieneko denbora igaro ez duten langileak.

3.– Deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunean bete beharko dira eskatutako betekizunak. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete beharko dira baldintza horiek. Parte hartzeko baldintzak betetzen ez dituzten parte-hartzaileek ezin izango dute esleitutako lanpostuaz jabetu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Hautagaiek Lan eta Enplegu Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Eskabidean, datu pertsonalak eta oraingo destinoa adierazi beharko dituzte.

2.– Hautagaiek «curriculum vitaea» aurkeztu beharko dute idazkiarekin batera, honako hauek adierazita:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio Publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzen ezagutza eta hautagaiek egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Eskabide horrekin batera, eskatutako baldintzak eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek, salbu eta horiek Langileen Erregistroan jasota badaude. Era berean, egoki iritzitako argitalpenak, txostenak edo bestelako agiriak ere aurkeztu ahal izango dituzte.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Deialdi hau ebazteko, agindu bat onartuko du Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak, eta agindu hori EHAAn argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik gehienez ere hilabeteko epean.

Lanpostuaren esleipenduna erabakitzen den egunean jabetu beharko da lanpostuaz, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 25a.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

ERANSKINA

Deitutako lanpostua:

– Izendapena: Goi-kargudunaren idazkaria.

– Kodea: 520010.

– Dotazioa: 31.

– Kokapena: Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Zentrala – Lakua.

– Lan eta Emplegu Saila.

– Destinoko herria: Vitoria-Gasteiz.

– Taldea: C1/C2.

– Kidegoa: A05EU/A07EU.

– Destino-osagarriaren maila: 18.

– Berariazko osagarria: VI-A.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.

– Derrigortasun-data: 2002-12-30.


Azterketa dokumentala