65. zk., 2021eko martxoaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (248 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1909
IRAGARKIA, 2021eko martxoaren 11koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroko espediente bati buruzko dokumentazio-errekerimendua jakinaraztekoa.
Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Horretarako, honen bidez, interesdunari jakinarazten zaio haren espedientea izapidetzen jarraitu ahal izateko eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko duela 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan. Halaber, interesdunari jakinarazten zaio, epe hori igaro eta gero, ez badu eskatu zaion dokumentazioa aurkeztu, eskaerari uko egin diola ulertuko dela.
Interesdunak eskuragarri du errekerimenduen testu osoa Bizkaiko Izatezko Bikoteen Erregistroaren bulegoan.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 11.
Familia eta Haurren zuzendaria,
MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.