Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2021eko martxoaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1893

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 16koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, zeinaren bidez aitortzen baitira 2020-2022 aldian Euskadin adikzioen arloan egindako jardunbide onenak.

Urtarrilaren 21eko 5/2020 Dekretuaren bidez (2020ko urtarrilaren 29ko EHAA) arautzen da adikzioen arloko jardunbide egokien eta ibilbide profesionalaren aitortzak sortzea eta zehaztea.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren 2020ko uztailaren 20ko Ebazpenaren bidez (2020ko irailaren 14ko EHAA), 2020-2022 aldian Euskadin adikzioen arloan egindako jardunbide onenak aitortzeko deialdia egin zen.

Seigarren oinarrian ezarritakoaren arabera osatutako epaimahaia bildu zen, eta bat etorriz deialdia egin zuen 2020ko uztailaren 20ko Ebazpenaren zazpigarren oinarrian ezarritako esleipen-irizpideekin, deliberatu ondoren, epai arrazoitua eman zuen.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aitorpena esleitzea.

Arrasateko San Juan de Dios Ospitaleari (Aretxabaleta kirol elkartea) aitortzea 2020-2022 aldian Euskadin adikzioen arloko jardunbide onena. Abusuko substantzien kontsumoaren aurkako prebentzio-ekintzarako eta Aretxabaletako Kirol Elkartean kirola egiten hasten direnak sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko Uda Proiektuaren jardunbide onagatik. Epaimahaiak aho batez uste du hori.

Bigarrena.– Bi aipamen espezifiko esleitzea.

2020-2022 aldian Euskadin adikzioen arloan bi aipamen espezifiko ematea, hauei:

1.– Jeiki Fundazioa, Gizakia Fundazioa, Agipad Fundazioa eta Etorkintza Fundazioa. Erdu Proiektua jardunbide onagatik, COVID-19aren ondoriozko konfinamendu-garaietako adikzioen problematikari erantzuna ematen dion esperientzia.

2.– Galdakaoko Barrualdeko ESI Psikiatria Zerbitzua. Osakidetza Unitate Dual jardunbide onagatik, desintoxikazio-prozesuari modu integralean helduta, diziplina anitzeko esku-hartzeen bidez.

Hirugarrena.– Aitorpena argitaratzea.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren Adikzioen webgunean argitaratzeko agintzea, eta pertsona eta erakunde interesdunei jakinaraztea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 16a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

ITZIAR LARIZGOITIA JAUREGUI.


Azterketa dokumentala