Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2021eko martxoaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1892

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 16koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, zeinaren bidez aitortzen baita 2020-2024 aldian Euskadin adikzioen arloan egindako ibilbide profesionala.

Urtarrilaren 21eko 5/2020 Dekretuaren bidez (2020ko urtarrilaren 29ko EHAA) arautzen da adikzioen arloko jardunbide egokien eta ibilbide profesionalaren aitortzak sortzea eta zehaztea.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren 2020ko uztailaren 20ko Ebazpenaren bidez (2020ko irailaren 14ko EHAA), 2020-2024 aldian Euskadin adikzioen arloan egindako ibilbide profesionala aitortzeko deialdia egin zen.

Seigarren oinarrian ezarritakoaren arabera osatutako epaimahaia bildu zen, eta bat etorriz deialdia egin zuen 2020ko uztailaren 20ko Ebazpenaren zazpigarren oinarrian ezarritako esleipen-irizpideekin, deliberatu ondoren, epai arrazoitua eman zuen.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aitorpena esleitzea.

Etorkintza Fundazioari 2020-2024 aldian Euskadin adikzioen arloan egindako ibilbide profesionala aitortzea. Prebentzioaren, asistentziaren eta gizarteratzearen bidez, osasunaren, adikzioen eta gizarte-kalteberatasunaren arloetan pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko Euskal Autonomia Erkidegoan egindako lan jarraitu eta erreferentzialagatik. Epaimahaiak aho batez uste du hori.

Bigarrena.– Aitorpena argitaratzea.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren Adikzioen webgunean argitaratzeko agintzea, eta pertsona eta erakunde interesdunei jakinaraztea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 16a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

ITZIAR LARIZGOITIA JAUREGUI.


Azterketa dokumentala