Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2021eko martxoaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1886

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 18koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak esleitzeko Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak (Erein publikoak 2021).

Ikusi da 2020ko abenduaren 15eko Agindua (2020ko abenduaren 23ko EHAA, 256. zk.), zeinaren bidez deialdia egin baita 2021eko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko «Landa-eremuen definizio teknikoa» azterlanean G4, G5 eta G6 gisa sailkatutako landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak emateko.

Aintzat hartu da agindu horren hamargarren puntuan aurreikusitakoa, non xedatzen baita Balorazio Batzorde bat eratuko dela aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko. Balorazio Batzordeak hiru kide izango ditu, landa-garapenaren arloko eskumena duen zuzendaritzako talde teknikoko kideak izango direnak eta landa-garapenaren arloko zuzendariak izendatuko dituenak, eta adierazi beharko da zein izango diren idazkaria eta batzordeburua.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea eta haren osaera jakinaraztea:

Batzordeburua: Azucena Salazar Bayona.

Batzordekideak:

– Angeles Diez Diez, idazkaria ere izango dena.

– Ion Pagaldai Barruetabeña.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 18a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.


Azterketa dokumentala