
63. zk., 2021eko martxoaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (245 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1851
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 20-SE-A-2020-45 zehapen-prozeduran instruktoreak emandako 2021eko urtarrilaren 4ko ebazpen-proposamena.
Ezinezkoa izan da ebazpen-proposamen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 15 egun balioduneko epea duzu alegazioak egiteko, eskura daukazun espedientea aztertzeko eta bertan dauden dokumentuen kopiak eskuratzeko, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, 3., Donostia).
Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Donostia, 2021eko martxoaren 4a.
Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
AGUSTÍN AROSTEGI ARTETXE.