
63. zk., 2021eko martxoaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 2 orri.)
- EPUB (236 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1845
EBAZPENA, 2021eko martxoaren 4koa, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer erakundek jasoko dituzten herritarren parte-hartzearen arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2020ko laguntzak.
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2020ko maiatzaren 21eko Ebazpenaren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2020ko deialdia egin zen herritarren parte-hartzearen arloan.
Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Elkarrekin Bonuen Programa arautzen duen ekainaren 17ko 110/2014 Dekretuak 13.6 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2020ko maiatzaren 21eko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta jasoko dituzten zenbatekoak (ebazpen honen eranskinean dago jasota informazio hori). Ebazpen horren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2020ko deialdia egin zen herritarren parte-hartzearen arloan.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 4a.
Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendaria,
MÓNICA HERNANDO PORRES.