Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2021eko martxoaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1844

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 5ekoa, Arabako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, Lantziego (Araba) udalerrian, 13,2 kV-ko zirkuitu bakarreko «Oyón-Casablanca» aireko linearen 103. euskarria eta 13.2 kV-ko «Laguardia-El Villar» aireko linearen 560. euskarria lotzeko proiektuari dagokion instalaziorako aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen da eta onura publikokoa dela deklaratzen da.

Espediente zk. 01ATY 202000040.

AURREKARIAK

1.– 2020ko abuztuaren 3an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes S.A.U.– k Lantziego udalerrian (Araba) 13,2 kV-ko zirkuitu bakarreko «Oyón-Casablanca» linearen 103. euskarria eta 13.2 kV-ko «Laguardia-El Villar» aireko linearen 560. euskarria lotzeko proiekturako aurreko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena eskatu zituen. Aldi berean, proiektu hori onura publikokoa dela deklaratzeko eskatu zuen.

2.– Jendaurrean erakusgai jarri dira delako proiektua eta aipatu eskatzailearen arabera desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda. Hala egin da, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: martxoaren 31ko 48/2020 Dekretua, honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenak lortzeko prozedurak arautzen dituena: energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere; Sektore Elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua; 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikulua.

3.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkiak argitaratu ziren Lantziegoko Udalaren iragarki-taulan, 2021eko urtarrilaren 29ko ALHAOn, 2021eko urtarrilaren 13ko EHAAn eta «Diario Noticias de Álava» egunkariaren 2020ko abenduaren 21eko alean eta «El Correo» egunkariaren 2020ko abenduaren 29ko alean.

4.– Jendaurreko informazioaren izapidearekin batera, sail honek separata bidali die honako hauei: Lantziegoko Udalari –udal horrek ez du baldintza teknikorik aurkeztu dagokion epearen barruan–; Arabako Foru Aldundiari (Nekazaritza Saila, Nekazaritza Garatzeko Zerbitzua); Arabako Foru Aldundiari (Kultura eta Kirol Saila, Kultur Ondarearen Zerbitzua); horrenbestez, txostena aurkeztu dute Kultura Zuzendaritzak eta baita Arabako Foru Aldundiko Museoen eta Arkeologiaren Zerbitzuak ere, eta txosten horien berri eman zaie eskatzaileari, URA-Uraren Euskal Agentziari, Lanvi Ureztatzaileen Elkarteari eta Acciona Energiari 2021eko urtarrilaren 14an. Horiek ez dute alegaziorik aurkeztu epearen barruan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Espedientean, arauzko izapideak bete dira, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraituz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean; Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan; eta Goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean.

2.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko martxoaren 16ko Ebazpenaren arabera, energiaren, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairi buruzko eskumena Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren lurralde-ordezkaritzen esku uzten da. Eskuordetza honen bidez, ebazpen hau ematen da.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Arabako lurralde-ordezkariak hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea proiektu hau egiteko Lantziego (Araba) udalerrian: 13,2 kV-ko zirkuitu bakarreko «Oyón-Casablanca» linearen 103. euskarria eta 13.2 kV-ko «Laguardia-El Villar» aireko linearen 560. euskarria lotzeko instalazioa.

Bigarrena.– Baimendutako instalazioa onura publikoko dela deklaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau ematen da ondorengo baldintza orokorrak kontuan hartuz:

1.– Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

2.– Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta ez bada instalazioa ustiatzeko baimenik eskatu, ebazpen hau iraungitzat jo ahal izango da.

3.– Instalazioen titularrak, proiektua gauzatu ondoren, eta arauzko egiaztapenak egin ondoren, obrak amaitu direla jakinaraziko dio Arabako Lurralde Ordezkaritzari, ustiatzeko eta martxan jartzeko baimena eman dezan. Horrekin batera, aplikatu beharreko erregelamendu teknikoetan adierazten den dokumentazioa aurkeztuko du.

4.– Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industriako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 5a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

JESÚS PASCUAL LORENTE.


Azterketa dokumentala