
63. zk., 2021eko martxoaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1840
105/2021 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza baliabideen zuzendariarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Transplanteetako Lurralde Koordinatzaile (Gipuzkoa) lanpostua betetzeko deialdia hutsik geratzen dela adierazten duena.
Aztertua izan da Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Transplanteetako Lurralde Koordinatzaile (Gipuzkoa) lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren abenduaren 22ko 589/2020 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2021eko urtarrilaren 22ko EHAAn (15. zk.). Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, hautagaitza bakarra aurkeztu da behar bezala eta epe barruan, eta hautagai horrek uko egin zion.
Hori dela eta, Zuzendaritza honek erabaki du deialdia hutsik uztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Transplanteetako Lurralde Koordinatzaile (Gipuzkoa) lanpostua hornitzeko deialdia hutsik geratu dela adieraztea.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 8a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
MARIA PILAR URIARTE BRIZUELA.