
63. zk., 2021eko martxoaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1836
121/2021 EBAZPENA, martxoaren 3koa, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Alazne Ezcurra Loyola andrearen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan Azkoitiko Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzen den.
320/2019 Ebazpenaren bidez, Alazne Ezcurra Loyola andrea izendatu zen Azkoitiko Lehen Mailako Arretako Unitateburu Osakidetzako Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Alazne Ezcurra Loyola andrea Azkoitiko Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, Osakidetzako Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko martxoaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Zumarraga, 2021eko martxoaren 3a.
Goierri-Urola Garaiko ESIko zuzendari-gerentea,
LAURA AGUIRRE ALBERDI.