Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2021eko martxoaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1835

AGINDUA, 2021eko martxoaren 16koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko behin-behineko langile bat izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuta, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Imanol Goenaga Egibar jauna izendatzea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumenaren arloko aholkulari (5312. kodea, 1. dotazioa, zuzendariaren maila).

Bigarrena.– Aholkularitzako lanpostu baten berezko zereginak bete beharko ditu, bai eta atxikita dagoen arloko zeregin espezifikoak ere.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, baldin eta horretarako legez eskatzen diren eskakizunak betetzen baditu, Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1, 5.1 edo 5.2 artikulu hauetan bildutako aurreikuspen guztiak edo haietako zenbait aplika dakizkion.

Laugarrena.– Izendapen honek 2020ko irailaren 8tik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean, lehenagoko edozein unetan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.

Bosgarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 16a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala