Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2021eko martxoaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
1825

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2021eko martxoaren 2koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita Euskadiko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren azpisektoreari sostengua emateko laguntza-programa, eta haren deialdia egiten baita.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira agindu honen argitalpenean: Agindua, 2021eko martxoaren 2koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita Euskadiko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren azpisektoreari sostengua emateko laguntza-programa, eta haren deialdia egiten baita (2021eko martxoaren 8ko EHAA, 48. zenbakia). Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko argitalpenaren 2021/1359 (19/5) orrialdean, 3.6 artikuluan,

honela dioen tokian:

«Artikulu honetan adierazitako agiriak nahitaez gorde beharko dira, gutxienez, laguntza-eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrerako lau hilabeteetan.»

Honela esan behar du:

«Artikulu honetan adierazitako betekizunei nahitaez eutsi beharko zaie, gutxienez, laguntza-eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrerako lau hilabeteetan.»

Euskarazko argitalpenaren 2021/1359 (19/9) orrialdean, 9.2 artikuluan,

honela dioen tokian:

«Sei hilabete igarotzen badira ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, pertsona edo erakunde interesdunak baietsitzat jo ahal izango du bere uzia, hargatik eragotzi gabe organo eskudunak ebazpen espresua emateko duen betebeharra.»

Honela esan behar du:

«Sei hilabete igarotzen badira ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, pertsona edo erakunde interesdunak ezetsitzat jo ahal izango du bere uzia, hargatik eragotzi gabe organo eskudunak ebazpen espresua emateko duen betebeharra.»

Euskarazko argitalpenaren 2021/1359 (19/10) orrialdean, 14.1 artikuluan,

honela dioen tokian:

«Enpresa onuraduna Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako kasuetako batean egonez gero, Merkataritzako zuzendariak, ez-betetzeari buruzko espedientea hasi ondoren (interesdunari entzunaldia emango zaio espediente horretan), adieraziko du dirulaguntza eskuratzeko eskubidea erabat edo zati batean galdu duela, eta, hala badagokio, aginduko du Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzul diezazkiola jasotako zenbatekoak, osorik edo zati batean, ez-betetzearen proportzioan, baita berandutze-interesak ere, hala ezartzen baitute Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak. Eta, zati bat itzuli behar izanez gero, aipatutako 38/2003 Legearen 37. artikuluan ezarritakoaren arabera, zenbateko hori diru-sarrera publikotzat hartuko da legezko ondorioetarako. Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorioei dagokienez.»

Honela esan behar du:

«Enpresa onuraduna Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 53. artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan aurreikusitako kasuetako batean egonez gero, Merkataritzako zuzendariak, ez-betetzeari buruzko espedientea hasi ondoren (interesdunari entzunaldia emango zaio espediente horretan), adieraziko du dirulaguntza eskuratzeko eskubidea erabat edo zati batean galdu duela, eta, hala badagokio, aginduko du Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzul diezazkiola jasotako zenbatekoak, osorik edo zati batean, ez-betetzearen proportzioan, baita berandutze-interesak ere, hala ezartzen baitute Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak. Eta, zati bat itzuli behar izanez gero, aipatutako 38/2003 Legearen 37. artikuluan ezarritakoaren arabera. Zenbateko horiek diru-sarrera publikotzat joko dira, legezko ondorioei dagokienez.»


Azterketa dokumentala