Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2021eko martxoaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1812

282/2021 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Juan Luis Lapuente Troncoso jauna Gorlizko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostutik kentzen den, berak hala eskatuta.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren martxoaren 25eko 407/2011 Ebazpenaren bidez (2011ko apirilaren 11ko EHAA 70. zk.), Juan Luis Lapuente Troncoso jauna Gorlizko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Juan Luis Lapuente Troncoso jauna Gorlizko Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, 2021eko otsailaren 28ko lanaldia bukatzen denetik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Gorlizko Ospitaleari.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 23a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala