Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2021eko martxoaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1759

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen proposamena. Horren bidez, eranskinean ageri den funtzionarioaren zenbatekoa erreklamatzeko eta itzultzea agintzeko prozedura abiarazten da.

Aipatutako agindua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Ohar hauek izan behar dira kontuan:

1.– Espedientea eta agindu horren testu osoa eskuragarri ditu Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan.

2.– Interesdunak hamar egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, alegazioak egiteko eta frogak proposatzeko.

Epe hori igarota, eta hala badagokio, aurkeztutako alegazioak eta frogak ikusita, prozedurei amaiera ematen dien administrazio-egintzak emango dira, bai eta bidezkoak diren ebazpenak ere.

Jakinarazpen honek ondorioak sortuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 11.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala