
59. zk., 2021eko martxoaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (238 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LEHENDAKARITZA
1756
IRAGARKIA, 1091/2020 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdun direnak epatzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Jarduera Fisikoko Enpresaburuen Bizkaiko Elkarteak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du, 1091/2021 prozedura arrunteko izapideen bidez bideratzen ari dena, honako dekretu honen aurka: Lehendakariaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretua, urriaren 26ko 36/2020 Dekretua aldatzen duena. Urriaren 26ko 36/2020 Dekretuaren bidez, prebentzio-neurri espezifikoak hartu ziren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betez, aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela jakinarazten zaie interesatuta dauden pertsona guztiei. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Aipatutako prozeduran interesdun izan daitezkeen pertsonak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 15a.
Araubide Juridikoaren zuzendaria,
NIEVES MARTÍNEZ DE ANTOÑANA BLANCO.
RSS