
59. zk., 2021eko martxoaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (268 KB - 3 orri.)
- EPUB (222 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1755
IRAGARKIA, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko urriaren 16ko Agindua. Agindu horren bitartez, berriro adjudikatzen da ibilgailuen azterketa teknikoaren zerbitzua ustiatzeko kontratazio-espedientearen 4. lotea, Industria eta Energia Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzaren 1993ko azaroaren 19ko Ebazpena epai irmo baten bidez deuseztatu ondoren (Espedientea: C05/003/1993 – I01/012/2019).
1.– Botere adjudikatzailea zer motatakoa den. Erakunde adjudikatzailea.
Euskal Autonomia Erkidegoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bitartez.
Adjudikazioaren inguruan behar den informazioa lor daiteke espedientea izapidetu duen Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako Kontratazio Zerbitzuan –helbide elektronikoa: fj-elola@euskadi.eus; telefonoa: 945 01 89 33–, bai eta ibilgailuen azterketa teknikoa kudeatzen duen zerbitzuan ere –helbide elektronikoa: p-rodriguez@euskadi.eus; telefonoa: 945 01 82 65–.
2.– Lizitazioaren deskribapena eta adjudikazio-prozedura mota.
1993ko apirilaren 2ko EHAAn (63. zenbakia) argitaratu zen ibilgailuen azterketa teknikoaren zerbitzua ustiatzea adjudikatzeko lizitazioaren iragarkia –emakida-araubideko IAT guneen bidez, non lehiaketa publikoaren bitartez adjudikatu beharreko 4 lote aurreikusi baitziren, Estatuko Kontratuen Legearen 69. artikuluan eta Estatuko Kontratazioaren Erregelamendu Orokorraren 113. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera–.
Zerbitzuaren emakidari dagokion CPV kodea «ibilgailuen azterketa teknikoko zerbitzuena» da: 71631200-2.
Kontratua ez dago lotuta Europar Batasunaren funtsekin finantzatutako programa batekin.
3.– Laugarren lotearen edukia.
Laugarren lotea ibilgailuen azterketa teknikoko Urnietako guneari eta Irungo udalerriko guneari dagokie. Kontratazioan, emakida-modalitatea denez, enpresa adjudikaziodunak bere gain hartzen ditu ibilgailuen azterketa teknikoaren zerbitzuaren kudeaketa eta ustiapena, bai eta horrek dakarren enpresa-arriskua ere; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, berriz, emakidadunak ordaindu beharreko kanon bat jasoko du, zerbitzua ustiatzeko klausulen agiriaren 15. klausulan xedatutakoaren arabera.
Zerbitzuaren kudeaketak Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzen du; beraz, aplikatu beharreko NUTS kodeak honako hauek dira: ES 211 Araba, ES 212 Gipuzkoa eta ES 213 Bizkaia.
4.– Lehiaketa adjudikatzeko irizpideak.
Hona hemen proposamenak kalifikatzeko kontuan hartu diren elementuak, lehentasun-hurrenkeraren arabera adierazita eta Administrazioak oro har aintzat hartuta, administrazioarekiko auzien jurisdikzioak behar bezala aplikatzen direla aztertu ondoren:
– Espedientearen xedearekin zerikusia duten jardueretan duen esperientzia. Jarduera horiek behar bezala egiaztatu beharko dira.
– Lizitatzailearen kaudimen ekonomikoa eta profesionala.
– Lizitatzaileak IAT berria kokatuko den lursailarekin duen lotura; haren titulartasuna lehenetsiko da, dagokion jabetza-eskrituraren bidez egiaztatuta, eta, subsidiarioki, erosteko aukera.
– Lizitatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan izatea helbide soziala.
– Zerbitzua emateko aurkezten diren baliabide teknikoak.
– Euskal Autonomia Erkidegoari eskainitako kanona.
5.– Jasotako eskaintzak.
Honako eskaintza hauek jaso ziren C05/003/1993 espedientean: Inspecciones Automóviles Vascos, S.A., Entidad Colaboradora de la Administración, S.A., General de Servicios ITV, S.A., Tuv Rheiland Iberica, S.A. eta Grupo Itevelesa, S.L.
6.– Adjudikazioaren egokitasuna.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2020ko urriaren 16ko Agindua, zeina argitara ematen den adjudikazioaren euskarria baita, administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren ebazpenak betetzeko eman da. Ebazpen horiek espedienteko jarduketetan jasota daude:
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2015eko azaroaren 18ko 646/2015 epaia, zeinaren aurka kasazio-errekurtsoa jarri baitzen. Kasazio-errekurtso hori Auzitegi Gorenaren 108/2019 epaiaren bidez ebatzi zen, eta, horren arabera, errekurtso hori ez zela bidezkoa xedatu zen. Horren ondorioz, irmo bihurtu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 646/2015 epaia.
7.– Enpresa adjudikazioduna.
Enpresa adjudikazioduna Grupo Itevelesa S.L. da (IFK: B 84751536; helbidea: Princesa kalea 47, 2. solairua, 28008, Madril).
8.– Kontratuaren edo emakidaren iraupena.
Adjudikatutako kontratua edo emakida 30 urterako ematen da, kontratua sinatzen denetik aurrera.
9.– Enpresa adjudikaziodunaren eskaintzaren edukia.
Adjudikaziodunaren eskaintza kontuan hartuta, honako hau da adjudikazioak jasotzen duen kanona, ibilgailu bakoitzeko aplikatutako tarifaren gainekoa:
– 80.000 azterketara arte: % 5.
– 80.000 azterketatik 85.000 azterketara: % 6,1.
– 90.000 azterketatik 95.000 azterketara: % 8,65.
– 95.000 azterketatik aurrera: % 10.
10.– Adjudikazio-data.
Adjudikazioa ebazten duen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren Agindua 2020ko urriaren 16koa da.
11.– Adjudikazioa aurkaratzeko moduak.
Laugarren lotearen adjudikazioa jasotzen duten apartatuetako ebazpena ezin da errekurritu, iragarki honen 6. apartatuan jasotako administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren epaiak betez eman baita. Edukiarekin bat ez badatoz edo ados ez badaude, ordea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 109. artikuluan aurreikusitako intzidentea sustatu ahal izango da haren aurka, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean.
Gainerako edukiaren aurka, administrazio-bidea amaitzen duen egintza denez, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, edo zuzenean aurkaratu ahal izango da administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.
12.– Iragarkia noiz bidali den EHAAra:
Iragarki hau 2021eko martxoaren 1ean bidali zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarira.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 5a.
Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,
DAVID ÁLVAREZ MARTÍNEZ.
RSS