
59. zk., 2021eko martxoaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (255 KB - 3 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Prestatu eta trebatzeko ikastaroak
HEZKUNTZA SAILA
1737
EBAZPENA, 2021eko martxoaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunetarako lurraldeetako azterketa-batzordeetako kideak.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1994ko urtarrilaren 10eko Aginduaren 12. artikuluaren arabera, azterketa-batzordeei dagokie irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak pasatu eta balioestea. Horiek horrela, ebazpen honen xedea da azterketa-batzordeak izendatzea.
Horregatik guztiagatik, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Ebazpen honen xedea da irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako azterketa-batzordeetako kideak izendatzea, bai deialdi irekietarako eta bai itxietarako.
2. artikulua.– Arabako azterketa-batzordea kide hauek osatuko dute:
Erauskin Olanga, Josune
Garikano Iruretagoiena, Asun
Jauregialzo Arregi, Susana (IVAP)
Lakarra Andrinua, Ander
Ruiz de Azua Ormaza, Urtzi
Sarasketa Goienola, Ane
3. artikulua.– Bizkaiko azterketa-batzordea kide hauek osatuko dute:
Aldekoa-Otalora Agirre, Alex
Angulo Baron, Amaia
Arenaza Alvarez, Sabin
Aristondo Barreras, Iñaki
Aristondo Barreras, Itziar Lurdes
Ariztimuño Gutierrez, Gotzone
Armaolea Campoo, Josu
Astorkitza Iruretagoiena, J. Iñaki
Bartra Arenas, Oihana
Bernaola Etxebarria, Maite
Duoandikoetxea Zuazo, J. Andoni
Eguren Lete, Jose Inazio
Elorriaga Aiesta, Amaia
Erdozia Leturia, Olatz
Estebas León, Susana
Etxebarria Urkiola, Aintzane (IVAP)
Iribar Areskurrinaga, Juan Jose
Iriondo Aristondo, Amaia
Ituarte Zarragoikoetxea, Maria Elisa
Iturrioz Rubio, Kepa
Lasa Barandiaran, Jose Inazio
Madariaga Malaxetxebarria, Sabin
Olano Goti, Karmele
Ortiz de Pinedo Rojas, Aitor
Ramos Villanueva, Goio
Ruiz de Egino Begoña, Maite
Sarria Alvarez, Sandor
Unzueta Ajuria, Jesus Maria
Zarate Gorostiola, Gorka
4. artikulua.– Gipuzkoako azterketa-batzordea kide hauek osatuko dute:
Aranburu Mujika, Pedro Maria
Arratibel Zeberio, Irati
Arrigain Azkona, Isabel
Artola Azkue, Amaia
Azpiroz Lasarte, Dolo
Cabezas Urkiaga, Julen (IVAP)
del Rio Aldasoro, Jesus
Delgado Rozas, Josu
Ibero Urbieta, Idoia
Iturbe Jauregi, Ana
Izagirre Olaizola, Elixabete
Laskurain Ibarluzea, M. Sorkunde
Oleaga Beitia, Jessica
Osinalde Vidal, Asier
Pardo San Gil, julio
Serrano Lasa, Asier
Ugartemendia Otxoa de Alaiza, Olatz
5. artikulua.– Ebazpen hau argitaratu ondoren IRALEko irakastegietan lanean hasten diren irakasleak ere gaituta egongo dira irakaskuntzako hizkuntza-eskakizunen batzordekideen lanak egiteko.
6. artikulua.– Ebazpen honen 2., 3. eta 4. artikuluetan aipatzen diren lurraldeetako azterketa-batzordeak bi urterako izendatuta geratzen dira, honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen direnetik. Izendapen hori luzatu ahal izango da. Epea amaitutakoan, aztertzaileek batzordeko kide izaten jarraituko dute behin-behinean, harik eta azterketa-batzorde berriak izendatzen diren arte.
7. artikulua.– Azterketa-batzorde bateragileko buruak lurralde bateko batzordekideak beste lurralde batera esleitu ahal izango ditu.
8. artikulua.– Azterketa-batzordeetako kideek beharrezkoa den isiltasuna gordeko dute batzordearen jardueren inguruan eta ez dute hirugarren pertsonarik informatuko azterketekin lotutako barne-gaiez (lanketa, materialak, zuzenketa, kalifikazioak, etab.). artikulu honetan ezarritakoa ez betetzea falta astuna izango da.
9. artikulua.– Ahalmena ematen zaie lurraldeetako azterketa-batzordeen buruei, egin behar den lana kideen artean bana dezaten, azterketa-batzorde bateragileak ezartzen dituen irizpideen arabera.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 10a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS