Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2021eko martxoaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1671

206/2021 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez M.ª Carmen Baqueriza Iturriza Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Intentsiboko gainbegirale kargutik kentzen den, berak hala eskatuta.

Otsailaren 1eko 92/2019 Ebazpenaren bidez izendatu zuten M.ª Carmen Baqueriza Iturriza Osakidetzako Donostialdeko ESIko Medikuntza Intentsiboko Gainbegirale.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Nagusi honek honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– M.ª Carmen Baqueriza Iturriza, berak hala eskatuta, Osakidetzako Donostialdeko ESIko Medikuntza Intentsiboko Gainbegirale kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak emanez.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2020ko azaroaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Donostialdeko ESIko Langileen Zuzendaritzari eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2021eko otsailaren 24a.

Donostialdeko ESIko zuzendari gerentea.
E.B.(53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala