Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2021eko martxoaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1631

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 1/2020 prozeduraren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1/2020 adostasunik gabeko dibortzioa.

Gaia: dibortzioa.

Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Maria Begoña Jauregui Larrinaga.

Judizio horretan, epaia eman zen 2021-02-23an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.

Cibele Do Carmo Moreno demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.

Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.

Durango, 2021eko otsailaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala