Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2021eko martxoaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1612

IRAGARKIA, B-51/2020-AD zehapen-prozeduran Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak egin duen ebazpena jakinarazteko dena.

16099319-D NAN duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio ebazpena eman dela arau-hauste sanitario bat egiteagatik hasitalp zigor-espedientean: 601 euroko isun bat.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasun sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa, aipatu den sailburuordearen aurrean egin daiteke, baita Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean ere, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluak eta hurrengoek araututakoarekin bat etorriz. Espedientea Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan ikusi ahal izango dute (Errekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua, Bilbao – Aholkularitza Juridikoa). Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 – 94 403 17 16.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbao, 2021eko martxoaren 5a.

Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ANDONI GAMBOA MARTINEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala