Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2021eko martxoaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1608

JAKINARAZPENAK, betearazpen-prozedurako egintzei buruzkoak, egiteko daudenak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 112. artikuluari dagokienez, ahaleginak egin dira jarraian zehaztutako administrazio-egintzak jakinarazteko, baina ezinezkoa izan da, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik.

Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak– jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak, eta hau izango da ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara.

Epe hori amaitu eta interesduna agertu ez bada, biharamunetik aurrera jakinarazitzat joko da, lege-ondorio guztietarako, betearazpen-prozedurako egintzei buruzko jakinarazpena (eranskinean zehazten da espedientea).

Jakinarazten da, halaber, ordezkaritza, ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 22a.

Finantza Politikako zuzendaria,

ARANTZA LARRAURI ARANGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala