
55. zk., 2021eko martxoaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1605
EDIKTUA, 292/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 292/2019 hitzezko judizioa.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Demandatzailearen prokuradorea: Juan Ramon Alvarez Uria.
Judizio horretan erabaki hau hartu da:
– Ediktu honen bidez Luis Wagner Rodriguez Diazi jakinaraztea 2020-12-18an aipatu prozesuan eman den epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Irun, 2021eko martxoaren 1a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.