
55. zk., 2021eko martxoaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1604
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 598/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako adostasun gabeko 598/2019 prozedura.
Judizio horretan erabaki hau hartu da:
– Ediktu honen bidez Francisco Aguilar Mirandari jakinaraztea 2021-02-11n aipatu prozesuan eman den epaia. Interesdunak bulego judizial honetan dauka epaiaren kopia, oso-osorik haren berri izan dezan.
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Pertsona horren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da, jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Bilbao, 2021eko otsailaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.