55. zk., 2021eko martxoaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1602
EDIKTUA, 729/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.
Judizioa: 729/2019 prozedura arrunta.
Gaia: judizio arrunta.
Demandatzailearen prokuradorea: Javier Garcia Guillen.
Judizio horretan epaia eman da 2020-03-12an. Horren bidez amaiera eman zaio prozesuari.
Maria Carmen Julin Seara demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZL).
Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, jakinarazi den ebazpenean bertan adierazten den eran.
Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean, eta, han, osorik aztertu ahal izango du.
Barakaldo, 2021eko otsailaren 15a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.