Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2021eko martxoaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1597

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 18koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan ikertu, garatu eta berritzeko proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko dirulaguntzen deialdia, 2020ko ekitaldirako.

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko, garapen esperimentaleko, bideragarritasun teknikoko azterlanetarako eta antolaketaren arloko berrikuntzarako proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko dirulaguntzak jaso ahal izateko aurkeztu diren eskabideak kontuan hartu dira, betiere ezarririko epearen barruan aurkeztu badira. Laguntza hauek 2020ko ekitaldirako iragarriak izan dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko uztailaren 1eko Aginduaren bitartez.

Balorazio Batzordeak proposamena egin du eta, proposamen hori egiteko, kontuan hartu ditu 2020ko uztailaren 1eko Aginduaren 10. oinarrian ezarri dituen balorazioa eta hautaketa egiteko irizpide objektiboak.

Aurreko guztia kontuan hartuta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskineko zerrendan azaltzen diren eskatzaileei dirulaguntza ematea, 2020ko uztailaren 1eko Aginduan jasotakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, basogintzaren eta arrantza- eta akuikultura-produktuen sektoreetan oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko, garapen esperimentaleko, bideragarritasun teknikoko azterlanetarako eta antolaketaren arloko berrikuntzarako proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko. Aipatutako eranskinean zehaztuta daude dirulaguntza jaso dezaketen inbertsio edo gastuen zenbatekoak eta zuzeneko laguntza moduan emandako laguntzen zenbatekoak. Dirulaguntza 1.711.087,55 eurokoa da guztira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko da.

Bigarrena.– Laguntzen ordainketa 2020ko uztailaren 1eko Aginduaren 18. oinarrian aurreikusitakoaren arabera egingo da.

Hirugarrena.– Proiektu bakoitzean aurreikusitako jarduketak bukatzeko datatzat 2021eko abenduaren 31 ezartzea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 18a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

JAVIER PLASENCIA CUADRADO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala