Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2021eko martxoaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1596

AGINDUA, 2021eko martxoaren 4koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira Hobetuz, Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua – Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakiak.

2020ko urtarrilaren 9an, eskabide bat aurkeztu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Hobetuz, Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua – Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa izeneko fundazioa azkentzeko erabakia inskribatzeko. Erabaki hori 2019ko azaroaren 27an hartu zuen fundazioaren Patronatuak, 2020ko martxoaren 11n Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak berretsi zuen Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren Ebazpen bidez, eta 2020ko uztailaren 3an, Bilbon, Juan Ignacio Gomeza Villa notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan formalizatu zen (1.072 protokolo-zenbakia). Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.

Halaber, 2021eko otsailaren 18an, eskabide bat aurkeztu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Hobetuz, Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua – Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa izeneko fundazioa likidatzeko erabakia inskribatzeko. Erabaki hori 2020ko abenduaren 16an hartu zuen fundazioaren likidazio-batzordeak, eta 2021eko otsailaren 5ean, Bilbon, Juan Ignacio Gomeza Villa notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan formalizatu zen (216 protokolo-zenbakia). Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.

Bidezkoa da fundazioaren azkentzea eta likidazioa inskribatzeko aurkeztutako eskabideak metatzea, ondoz ondoko egintzak eta bata bestearen ondoriozko egintzak baitira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 57. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, Agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datuak eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 40, 41 eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 48. eta 49. artikuluetan aurreikusitako baldintzak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Hobetuz, Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua – Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa izeneko fundazioa azkentzeko eta likidatzeko erabakiak, Agindu honen datarekin, Bilbon Juan Ignacio Gomeza Villa notario jaunaren aurrean 2020ko uztailaren 3an (1.072 protokolo-zenbakia) eta 2021eko otsailaren 5ean (221 protokolo-zenbakia), hurrenez hurren, egiletsitako azkentze- eta likidazio-eskrituretan aurreikusitako baldintzetan.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 4a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala