
55. zk., 2021eko martxoaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
1595
IRAGARKIA, Bide Azpiegituretako Departamentuko Kontratazio Zerbitzuburuaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi irekia egiteari buruzkoa.
2021eko martxoaren 9ko 45 zk. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko, ondorengo lanpostu honen deialdia argitaratu da:
– Bide Azpiegituretako Departamentuko Kontratazio zerbitzuburua (B2021/L03).
Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru diputatuari zuzenduko dizkiote beren eskaerak eta, bitarteko elektronikoen bidez, aurkeztuko dituzte agiri normalizatuan; agiri hori eskura daiteke Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Eskaerak aurkeztu ahal izango dira iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun baliodunetan.
Donostia, 2021eko martxoaren 9a.
Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,
ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.