Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2021eko martxoaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1502

AGINDUA, 2021eko martxoaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kide batzuk izendatzen eta beste batzuk kargutik kentzen dituena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 10. eta 12. artikuluetan, lege hori garatuz Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5. eta 8. artikuluetan, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamenduaren Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz eta LAB irakaskuntza sindikatuaren proposamenez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzea Ibai Redondo Beitia jauna, unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkaria.

2. artikulua.– Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzea Irati Tobar Eguskitza andrea, unibertsitatez kanpoko irakasleen ordezkaria, Ibai Redondo Beitia jaunari bere agintaldia amaitzeko falta zaion eperako.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 2a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala