Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2021eko martxoaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1497

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearena, 2021eko otsailaren 15eko ebazpena zuzentzeko. Ebazpen horren bidez, lehiaketarako deia egin zen irakasle agregatuen plazak betetzeko.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– UPV/EHUko errektorearen 2021eko otsailaren 15eko ebazpenaren bidez (EHAA, 2021eko martxoaren 1ekoa), UPV/EHUko irakasle agregatuen plazak betetzeko deialdi publikoa egin zen. Deialdiaren I. eranskinean gaztelaniaz agertzen da, Teoria eta Hezkuntzaren Historia jakintza-arloko 33 zenbakiarekin, barne-ondorioetarako AGC8L1-D00322-14 izenarekin identifikatua. Saila: Hezkuntza Zientziak. Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Hala ere, deialdiaren I. eranskinean (euskaraz), akats batengatik, ez da ageri «ikastegia: Hezkuntza Filosofia eta Antropologia Fakultatea» esapidea.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du, eskuordetzaz, erabaki hau emateko, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2021eko urtarrilaren 28an gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko, eta eskumenak eskuordetzeko emandako ebazpenak (2021eko otsailaren 12ko EHAA) eskumenak eskuordetuta.

Bigarrena.– 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, honako hau ezartzen du 109. artikuluan:

«Herri administrazioek, beren kabuz edo interesdunak eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak».

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zuzentzea UPV/EHUko errektorearen 2021eko otsailaren 15eko ebazpena, I. eranskinean, 33 zenbakiarekin, barne-ondorioetarako AGC8L1-D00322-14 kodetuta dagoen plazaren euskarazko deialdiari dagokionez, eta «ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea» esapidea gehitzea.

Bigarrena.– Jakinaraz dakion honako ebazpen hau dagokion sailari eta argitara dadin Unibertsitatearen webgunean (Irakasleen atala - tramitean diren Deialdiak). Har beza kontuan dagokion atalak Irakasle eta Ikertzaileen Zerbitzuan.

AZKEN XEDAPENA

Deialdi honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango zaio UPV/EHUaren Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean jarri ahal izango da administrazioarekiko auzi errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietarako Bilboko epaitegian, eta horretarako epea bi hilabetekoa izango da lehiaketa ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Leioa, 2021eko martxoaren 8a.

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala