Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2021eko martxoaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1473

AGINDUA, 2021eko otsailaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, Gernika-Lumoko udalerriko «Segundo Olaeta» Musika Eskola Publikoari (Bizkaia) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Gernika-Lumo udalerriko «Segundo Olaeta» Musika Eskola Publikoak (Bizkaia) musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Kontuan hartuta urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen dela irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak –musika-eskolak– sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2021-2022ko ikasturtetik aurrera Konbo ikasgaia irakasteko baimena ematen zaio ikastetxe honi:

Kode-zenbakiak: 015011 eta 48011433.

Izen generikoa: musika-eskola publikoa.

Izen espezifikoa: «Segundo Olaeta».

Titularra: Gernika-Lumoko Kultur Etxea Fundazio Publikoa.

Helbidea: Karmelo Etxegarai 2.

Udalerria: Gernika-Lumo.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1.a, 2.a eta 3.a

● Adarrak:

Adarra: I. sinfonikoa: bibolina, biolontxeloa, klarinetea, perkusioa, saxofoia, tronpa eta zehar flauta.

Adarra: I. polifonikoa: akordeoia, gitarra eta pianoa.

Adarra: bertakoa: alboka, trikitixa eta txistua.

Zenbait joera: baxu elektrikoa, gitarra elektrikoa, konboa eta perkusioa.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 17a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATAZ SORRON.


Azterketa dokumentala