Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2021eko martxoaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1467

EBAZPENA, 2021eko martxoaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearena, 2021eko otsailaren 15eko Ebazpena zuzentzeko. Ebazpen horren bidez, lehiaketarako deia egin zen irakasle agregatuen plazak betetzeko.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– 2021eko otsailaren 15eko ebazpenaren bidez (2021eko martxoaren 1eko EHAA), deia egin zen UPV/EHUn irakasle agregatu plazak betetzeko. Ebazpenaren I. eranskinean plaza hau zegoen zehaztuta: Kodea: AGC8L1 – D00320-15. Jakintza arloa: Zientzia Esperimentalen Didaktika. Saila: Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika.

Bigarrena.– Lehiaketako oinarrien II. eranskinean, kasu batean izan ezik, akats baten ondorioz,epaimahaiko kideak zehaztu ziren baina kideak ez ziren jakintza arlo egokikoak, eta, beraz, ezin dute parte hartu aipatutako lehiaketan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak eskumena du, eskumenak eskuordetuta, ebazpen hau emateko, bat etorrita errektoreak 2021eko urtarrilaren 28an emandako erabakiarekin (errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko emandako ebazpena; 2021eko otsailaren 12ko EHAA).

Bigarrena.– 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, honako hau ezartzen du 109.2 artikuluan:

«Herri administrazioek, beren kabuz edo interesdunak eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.»

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Zuzentzea 2021eko otsailaren 15eko ebazpena eta I. eranskinean 31. zenbakiarekin eta AGC8L1-D00320-15 kodearekin ageri den plaza kentzea; plaza horren epaimahaia deialdiaren oinarrien II. eranskinean zegoen jasota.

Bigarrena.– Jakinaraztea ebazpen hau eragindako sailari eta argitaratzea unibertsitatearen web orrian (Irakasleak – deialdi irekiak). Har beza kontuan dagokion atalak Irakasle eta Ikertzaileen Zerbitzuan.

AZKEN XEDAPENA

Deialdi honen kontra aukerako berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango zaio UPV/EHUko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean jarri ahal izango da administrazioarekiko auzi errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietarako Bilboko epaitegian, eta horretarako epea bi hilabetekoa izango da lehiaketa ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Leioa, 2021eko martxoaren 2a.

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala