Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2021eko martxoaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1437

AGINDUA, 2021eko otsailaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Oñatiko «R.M. Zuazola-Larraña» Bigarren Hezkuntzako Institutu Publikoaren (Gipuzkoa) izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Oñatiko «R.M. Zuazola-Larraña» Bigarren Hezkuntzako Institutu Publikoaren izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatzeko ikastetxearen erakunde titularraren legezko ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duen erakundeak horri buruzko txostena eman du.

Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak ikusi ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «R.M. Zuazola-Larraña» Bigarren Hezkuntzako Institutu Publikoaren izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen da: aurrerantzean «Oñati» Bigarren Hezkuntzako Institutu Publikoa izango du izena. Ikastetxeak 013015 eta 20009135 kode-zenbakiak ditu, eta ikastetxearen egoitza helbide honetan dago: Unibertsitate etorbidea 6, Larraña auzoa 16, Oñati (Gipuzkoa).

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 16a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala