Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2021eko martxoaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1436

77/2021 DEKRETUA, martxoaren 2koa, zeinaren bidez onartzen baita Ilustre Colegio de Abogados de Gipuzkoa – Gipuzkoako Abokatuen Elkargoaren izena aldatzea eta horren ordez Ilustre Colegio de la Abogacía de Gipuzkoa – Gipuzkoako Abokatuen Elkargoa jartzea.

Autonomia Estatutuaren 10.22 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du elkargo profesionalen eta tituludun lanbideen arloan, hargatik eragotzi gabe Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan ezarritakoa.

Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak estatutuen aldaketa onartzeko eskabidea aurkeztu zuen, non izena aldatzeko eskatzen baitu.

Tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 28.2 eta 29.3 artikuluetan xedatuta dago ezen, profesionalen elkargoen izendapena aldatzeko, kasuan kasuko kontseilu profesionalaren txostena behar dela, Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez onartu behar duela, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eman behar dela argitara.

Horiek oinarritzat hartuta, elkargoak egindako eskabidea justifikatutzat jotzen denez gero, indarrean diren legeetan zehaztutako izapideak bete ondoren, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko martxoaren 2an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ilustre Colegio de Abogados de Gipuzkoa – Gipuzkoako Abokatuen Elkargoak aurrerantzean izen hau hartuko du: Ilustre Colegio de la Abogacía de Gipuzkoa – Gipuzkoako Abokatuen Elkargoa.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko martxoaren 2an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala