Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

50. zk., 2021eko martxoaren 10a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1432

25/2021 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten den Arabako Osasun Mentaleko Sareko Salburuko Osasun Mentaleko Zentroko (OMZ) Osasun Mentaleko Unitateko burua hautatzeko deialdia.

AURREKARIAK

Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen abenduaren 1eko 201/2020 Ebazpenaren bidez, Arabako Osasun Mentaleko Sareko Salburuko OMZko Osasun Mentaleko Unitateko buruaren lanpostua lehiaketa-sistemaren bidez betetzeko deialdia argitaratu zen (2020ko abenduaren 29ko EHAA 260. zk. eta 2021eko urtarrilaren 14ko BOE 12. zk.)

Deialdi horretan emandako epearen barruan ez da hautagairik aurkeztu.

Adierazitako guztiagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliaturik, Osakidetzako Estatutu Sozialak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1 e) artikuluari jarraikiz (azaroaren 14ko EHAA 219. zk.) eta lehiaketa arautzen duten oinarriak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arabako Osasun Mentaleko Sareko Salburuko Osasun Mentaleko Zentroko (OMZ) Osasun Mentaleko Unitateko buruaren lanpostuaren deialdia hutsik uztea, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetzaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 11.

Arabako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

MIREN EGUZKIÑE DE MIGUEL AGUIRRE.


Azterketa dokumentala