
49. zk., 2021eko martxoaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (250 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1412
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2021eko otsailaren 18ko Ebazpena, 15.0129.20.01.01.03 (92/22912/15) espedienteari dagokiona.
Ezinezkoa izan da ebazpen horren jakinarazpen pertsonala egitea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Aipatutako espedientea Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren ebazpen bidez amaitu da. Ebazpen horren bidez erabaki da ezestea I202015000022912 arau-hauste aktan jasotako zehapen proposamena eta, ondorioz, Tecni Hooks Group, S.L. enpresari akta horretan jasotako arau-hauste oso larriagatik inolako zehapenik ez ezartzea.
Enpresari jakinarazten zaio ebazpen horrek ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, bere lurralde historikoko lurralde-ordezkaritzaren bitartez, hilabeteko epean, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 23a.
Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
ANGEL LAPUENTE MONTORO.
RSS