49. zk., 2021eko martxoaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (259 KB - 2 orri.)
- EPUB (223 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1410
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen-proposamenak. Horien bidez, eranskinean ageri diren funtzionarioen zenbatekoak erreklamatzeko eta horien itzulketa agintzeko prozedurak abiarazten dira.
Aipatutako ebazpen-proposamenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Ohar hauek izan behar dira kontuan:
1.– Espedientea eta agindu horien testu osoa eskuragarri dituzte Giza Baliabideen Zuzendaritzan, hau da, Erandion dauden administrazio-zerbitzuetan (Larrauri Mendotxe bidea 18, 48950 Bizkaia), Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arloan, alegia.
2.– Interesdunek hamar egun balioduneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, alegazioak egiteko eta frogak proposatzeko.
Epe hori igarota, eta, hala badagokio, aurkeztutako alegazioak eta frogak ikusita, prozedurei amaiera ematen dien administrazio-egintzak emango dira, eta bidezkoa den ebazpena emango da.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 18a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
IZASKUN URIEN AZPITARTE.