49. zk., 2021eko martxoaren 9a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (214 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1401
EDIKTUA, jaraunsleak deklaratzeari buruzko 967/2019 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 967/2019 prozedura arrunta.
Gaia: jaraunsleen deklarazioa.
Alderdi demandatzailearen prokuradorea: Cristina Gomez Martin eta Cristina Gomez Martin.
Judizio horretan, epaia eman zen 2021-02-06an, eta amaiera eman zitzaion prozesuari.
Demandatuen, hau da, M. Carmen Andres Galarzaren jaraunspen jasogabearen eta jaraunsle ezezagunen egungo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar dezake, ediktu hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean jasotako moduan.
Jakinarazi behar den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak auzitegi honetako bulego judizialean, eta osorik aztertu ahal izango du bertan.
Bilbao, 2021eko otsailaren 8a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.