Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2021eko martxoaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1399

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 14koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez erabakitzen baita Emakumeen eta Gizonezkoen Berdintasunerako Lankidetza Erakundeen aitorpenaren ezeztapenak argitaratzea, aitorpena indargabe deklaratu baita, ez baita egin otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuak ezarritako jarraipena (11/2014 Dekretua, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duena).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren bidez (2014ko otsailaren 24ko EHAA, 37. zk.), Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea garatzen da.

Bigarrena.– Aipatutako otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuak 14. artikuluan xedatzen duenez, «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena jaso duten erakundeek, bi urtean behin, emandako aitorpenak indarrean jarrai dezan, emakumeen eta gizonen berdintasunerako ekintzak gauzatzen jarraitzen dutela egiaztatu beharko diote Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari.

Hain zuzen ere, aitorpena indarrean mantendu nahi duten erakundeei ezartzen die aurreko urteetan abian jarritako ekintzen eta horrek egoeraren diagnostikoaren adierazleetan dituen eraginen jarraipen-txostena ezarritako epean egiteko betebeharra; hau da, aitorpenaren ondorengo urteko lehen hiruhilekoan, aitorpena eman zenetik bi urte igaro ondoren zenbatzen hasita.

Dekretuak adierazten duenez, epe hori igaro eta jarraipen-txostena bidali edo indarrean dagoen dokumentazioa aurkeztu ez bada, ofizioz ezeztatzeko prozedurari ekingo zaio.

Hirugarrena.– Azaroaren 8ko 11/2014 Dekretuaren 15. artikuluak ezartzen du Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak, ofizioz edo alde batek eskatuta, aitorpena eman zaion erakundeari entzunaldia eman ondoren, aitorpena baliogabetu dezakeela, arrazoitutako ebazpen baten bidez, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko baita.

Laugarrena.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendaritzak aitorpena baliogabetzeko prozedurari ekin eta prozeduraren instrukzioa banaka jakinarazi zien erakunde interesdunei, eta 15 egun balioduneko epea eman zien alegazioak aurkezteko.

Bosgarrena.– Halaber, alegazioak jaso ondoren edo alegaziorik egin gabe epea amaitu ondoren, Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendaritzak amaitutzat jo zuen prozedura, ebazpen baten bidez. Banakako jakinarazpena egin zen.

Seigarrena.– Prozedura amaitutakoan, erakunde horien aitorpenen ezerezteak argitaratu behar dira.

Horri jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila eranskinean erantsi den erakundeen zerrenda, zeinen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde aitorpena ezeztatu baita, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuaren 14. artikuluan xedatutako jarraipena ez egiteagatik.

Bigarrena.–. Adieraztea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen aitorpena baliogabetzeak erakundearen dokumentazioan aipatzeko eskubidea galtzea dakarrela eta dirulaguntzak eta kasu bakoitzean ezartzen diren gainerako onura ekonomiko eta administratiboak eskuratzeko eskubidea galtzea dakarrela.

Era berean, erakundeak ez du aitorpena eskatzerik izango 3 urtean.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean.

Laugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko abenduaren 14a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

ERANSKINA
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde aitorpena ezeztatu zaien entitateak

1.– Construcciones Francisco Aierbe, S.L.

2.– Betean Auditoria, S.L.

3.– Berziklatu, S.L.

4.– Construcciones y Promociones Balzola, S.A.

5.– ATE Asesores de Gestión, S.A.


Azterketa dokumentala