Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2021eko martxoaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LEHENDAKARITZA
1342

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 94/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtso arrunteko hirugarren interesdunak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da (94/2021 prozedura arrunta) lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretuaren eranskinaren 9.1 apartatuaren berrirekitze-arauei buruzko hasieraren kontra –dekretu horren bidez, prebentzio-neurri espezifikoak testu bakar batean bildu eta eguneratuko ziren, alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko–, baita lehendakariaren urtarrilaren 22koa 4/2021 Dekretuaren hirugarren xedapenaren aurka ere –dekretu horren bidez, hirugarrenez aldatu zen lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretua–.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan agindutakoa betetzeko, interesdun guztiei jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako prozeduran interesdun izan daitezkeen pertsonak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 25a.

Araubide Juridikoaren zuzendaria,

NIEVES MARTÍNEZ DE ANTOÑANA BLANCO.


Azterketa dokumentala