Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2021eko martxoaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1336

139/2021 EBAZPENA, otsailaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatu egiten diren Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea zerbitzu-erakunde sanitarioari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen izendapena.

Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko, 1998ko uztailaren 9an, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak baimena eman ondoren eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez, Bermeoko Ospitaleari atxikitako Kontratazio Mahaia sortu zen.

Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko, 1998ko ekainaren 3an, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak baimena eman ondoren eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez, Zaldibarko Ospitaleari atxikitako Kontratazio Mahaia sortu zen.

Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko, 1998ko otsailaren 24an, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak baimena eman ondoren eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez, Zamudioko Ospitaleari atxikitako Kontratazio Mahaia sortu zen.

Osakidetza Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluan agindutakoa betetzeko, 1999ko abuztuaren 2an, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak baimena eman ondoren, eta Asistentzia Sanitarioko zuzendariaren Ebazpenaren bidez (Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunen jardunean ari zen absentziagatik), Bizkako Ospitalez Kanpoko Osasun Mentalari atxikitako Kontratazio Mahaia sortu zen.

Osakidetza Ente Publikoaren Administrazio Kontseiluaren 2010eko otsailaren 17ko Erabakiaren bidez (EHAA, 54 zk., 2010-03-22koa, eta hutsen zuzenketa, EHAA, 66 zk., 2010-04-12koa), Bizkaiko osasun-barrutian sortu zen Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea izeneko osasun-zerbitzuen erakundea, eta kendu egin ziren Bermeoko Ospitalea, Zaldibarko Ospitalea, Zamudioko Ospitalea eta Bizkaiko Ospitalez Kanpoko Osasun Mentala osasun-zerbitzuen erakundeak.

Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko, 2010eko irailaren 20an, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak baimena eman ondoren eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareari atxikitako Kontratazio Mahaia sortu zen.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko kontratazio-mahaia eguneratzeko premia sortu da, orain arte indarrean egon dena ordezteko, laguntza tekniko espezializatuko organo gisa.

Osakidetza Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluaren arabera, "Ente publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina kontratazio–mahai eratuko ditu, Ente Publikoko erakundeen tamainaren arabera, eta kontratazio–organoari kontratuak esleitzen laguntzeko, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 320. artikuluak xedatutako jarraibideak kontuan izanda.

Sortzen diren Kontratazio Mahaiak honako kide hauek osatuko dituzte:

a) Mahaiburua: dagokion erakundeko zuzendarietako bat, erakundeko kontratazio-organokoa ez dena.

b) Bi mahaikide, kontratazio–organoak izendaturikoak.

c) Kontratazio-organoak izendatutako mahaikide-idazkari bat, dagokion erakundeari atxikitako legelarien edo zuzenbidean lizentziatutako kudeaketa-teknikarien artetik aukeratua; aholkulari juridikoaren eta mahaiko idazkariaren eginkizunak beteko ditu, eta hitza eta botoa izango ditu."

Azaroaren 8ko Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Legearen 326. artikuluan –lege horren bidez 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2014/23/UE eta 2014/24/UE Zuzentarauak Espainiako antolamendu juridikorako transposizioa egiten dute– aurreikusitako ondorioetarako:

1.– Kontratatzeko eskumena Kontratazio Batzorde bati dagokionean izan ezik, prozedura hauetan: irekiak, ireki sinplifikatuak, murriztuak, lehia-elkarrizketakoak, lizitazio-prozedura negoziatuak eta berrikuntzarako elkartzeko prozedurak, administrazio publikoetako kontratazio-organoek kontratazio-mahai baten laguntza izango dute. Lizitazio-iragarkirik argitaratu beharrik ez duten prozedura negoziatuetan, kontratazio-organoak hautazkoa izango du mahaia eratzea, 168. artikuluaren b) letraren 1. puntuan aurreikusitako premia larriko egoera batean oinarritzen denean izan ezik; kasu horretan, nahitaezkoa izango da mahaia eratzea. 159.6 artikuluan aipatzen diren prozeduretan ere hautazkoa izango da mahaia eratzea.

(..)

3.– Mahaiburuak, erregelamendu bidez zehaztutako kideek eta idazkari batek osatuko dute mahaia.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek, legez aitortuta dituen eskumenez baliatuta,

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Indarrik gabe uztea Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareari atxikitako kontratazio-mahaiaren osaerari buruzko aurreko ebazpen guztiak, eta kontratazio-mahai berri bat eratzea, osaera honen arabera:

Mahaiburua:

Titularra:

Ekonomiako eta Finantzako zuzendari kargua duen pertsona.

Ordezkoak:

Langileen zuzendari kargua duen pertsona.

Erizaintzako zuzendari kargua duen pertsona.

1. mahaikidea:

Titularra:

Aranzazu Ochoa Argote.

Ordezkoak:

Itziar Recacoechea Olavarría.

Yolanda Mínguez López.

2. mahaikidea:

Titularra:

María Jesús Arizala Armiño.

Ordezkoak:

Francisco José Martínez Corral.

María Nieves Nubla Martínez.

Mahaikide-idazkaria:

Titularra:

Maribel Ferreras Ruiz.

Ordezkoa:

Francisco Javier Cano Fernández.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareari atxikitako zuzenbidean lizentziatutako kudeaketa-teknikariak edo legelariak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/15 Legearen 112., 121. eta hurrengo artikuluetan ezarritakoaren arabera, administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 8a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala