
47. zk., 2021eko martxoaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (351 KB - 12 orri.)
- EPUB (518 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1333
75/2021 DEKRETUA, martxoaren 2koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta organismo autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua.
Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren karrerako funtzionarioentzat eta lan-kontratudunentzat gordeta dauden lanpostuen zerrendak. Dekretu horrek aldaketa batzuk izan ditu bi dekretu hauen bidez: langile funtzionarioentzat eta lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuen zerrendak aldatzen dituzten ekainaren 26ko 105/2007 Dekretua eta maiatzaren 21eko 79/2019 Dekretua, hurrenez hurren –bi kolektibo horien analisi funtzionalen prozesuaren ondorioz–.
Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira lanpostuen zerrendak. Beraz, aldian-aldian, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetzen diren eta aldeko ebazpena jasotzen duten aldaketak sartu behar dira lanpostuen zerrendetan, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.
Horrenbestez, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko martxoaren 2ko bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean daude, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatzen duen ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez onartu ziren.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Dekretu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2021eko martxoaren 2an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
RSS