Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

47. zk., 2021eko martxoaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO UDALA
1332

IRAGARKIA, Donostiako Kiroletako Udal Patronatuan erdi-mailako 2 teknikari plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Donostiako Kiroletako Udal Patronatuko gerenteak erdi-mailako 2 teknikari plaza, administrazio bereziko eskala, azpieskala teknikoa eta erdi-mailako teknikarien mota betetzeko deialdia egin du, oposizio-lehiaketa bidez. Deialdiaren oinarri orokorrak eta espezifikoak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta daude 2021eko urtarrilaren 11n eta 2021eko otsailaren 23an, hurrenez hurren, bai eta web orri honetan ere: https://www.donostia.eus/

Eskabideak deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren arabera aurkeztu beharko dira, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik aurrera bertan adierazitako epean.

Donostia / San Sebastián, 2021eko otsailaren 23a.

KUPko gerentea,

LEIRE LANDA SEDANO.


Azterketa dokumentala