
47. zk., 2021eko martxoaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
1330
AGINDUA, 2021eko otsailaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, 2020ko abenduaren 9ko Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, zuzendariak hautatzeko merezimendu-lehiaketaren deialdia egiten da Hezkuntza Sailaren mendean dauden eta 2021eko ekainaren 30ean zuzendari postua hutsik izango duten unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako huts batzuk aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2020ko abenduaren 9ko Aginduaren testuan (2020ko abenduaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 256. zk.). Agindu horren bidez, zuzendariak hautatzeko merezimendu-lehiaketaren deialdia egiten da Hezkuntza sailaren mendean dauden eta 2021eko ekainaren 30ean zuzendari postua hutsik izango duten unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan. Hori dela eta, dagozkion zuzenketak egiten dira hemen:
2020/5506 (33/6) orrialdean, I. eranskineko g) atalean, honakoa dioenean:
«Hezkuntza-ikuskaritza, 2021eko martxoaren 15etik aurrera, Eranskin honen p) paragrafoaren 3. puntuan aipatzen diren derrigorrezko txostenak egiten hasiko da...»
Honakoa esan behar du:
«Hezkuntza-ikuskaritza, 2021eko martxoaren 15etik aurrera, Eranskin honen o) paragrafoaren 2. puntuan aipatzen diren derrigorrezko txostenak egiten hasiko da...»
2020/5506 (33/8) orrialdean, I. eranskineko k) ataleko 1. puntuan, honakoa dioenean:
«2021eko martxoaren 12a eta apirilaren 23a bitartean, aukeraketa-batzordeek hautagaien zuzendaritza-proiektua balioetsiko dute.»
Honakoa esan behar du:
«2021eko martxoaren 29a eta apirilaren 23a bitartean, aukeraketa-batzordeek hautagaien zuzendaritza-proiektua balioetsiko dute.»
IV. eranskinean ikastetxe hau sartu behar da:
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 10a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS