
47. zk., 2021eko martxoaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1327
103/2021 DEKRETUA, martxoaren 2koa, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordea izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko martxoaren 2ko bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Miguel de los Toyos Nazabal jauna Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuorde izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak
Vitoria-Gasteizen, 2021eko martxoaren 2an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.
RSS