
46. zk., 2021eko martxoaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1298
IRAGARKIA, 2021eko otsailaren 22koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea urratzeagatik hasitako zenbait zehapen-prozedurari buruzko ebazpenak.
Eranskinean jasotako ebazpenak jakinarazten saiatuta ere, jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa bete dadin.
Hori guztia argitara ematen da, interesdun guztiek horren berri izan dezaten, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du. Gainera, ohartarazpen hau egiten da:
Interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan ager daitezke (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz), bost eguneko epean; ebazpenak zer dioen jakiteko, hamabost egun balioduneko epea izango dute; gora jotzeko errekurtsoa denean, hilabeteko epea. Epe horiek zenbatuko dira agertzen direnetik edo, agertzen ez badira, BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak, agiriak edo informazioak aurkeztu, frogaldi bat zabaltzeko eskatu, eta egoki iruditzen zaizkien froga-bitartekoak proposa ditzaketa.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 22a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MARIO JOSE YOLDI DOMINGUEZ.
RSS