Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2021eko martxoaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
1290

EBAZPENA, 2021eko otsailaren 19koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, hirugarren sektorean energia-efizientziaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza-programaren oinarrien aldaketa ebazten duena.

AURREKARIAK

I.– EEEko zuzendari nagusiak 2020ko urtarrilaren 17an emandako Ebazpenaren bidez (EHAAn argitaratua, 19. zk., 2020ko urtarrilaren 29a), hirugarren sektorean energia-efizientziaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza-programa onartu eta deitu zen, eta haren oinarri arautzaileak argitaratu ziren.

II.– EEEko zuzendari nagusiak 2020ko azaroaren 23an emandako Ebazpenaren bidez (EHAAn argitaratua, 246. zk., 2020ko abenduaren 10a), eta Ebazpen horretan azaldutako arrazoiengatik, hirugarren sektorean energia-efizientziaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020. urteko laguntza-programaren epeak luzatu ziren.

2020ko azaroaren 23ko Ebazpen hori dela-eta, honako hauetarako epea:

(i) Hirugarren sektorean energia-efizientziaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza-programan eskaerak aurkezteko epea, 2021eko ekainaren 30era arte luzatu zen, edo, hala badagokio, laguntza-programaren aurrekontua agortu arte.

(ii) Hirugarren sektorean energia-efizientziaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020. urteko laguntza-programari atxikitako proiektuak gauzatu eta fakturatzeko epea, 2021eko urriaren 31ra arte luzatu zen; eta

(iii) Hirugarren sektorean energia-efizientziaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020. urteko laguntza-programari atxikitako proiektuen ordainketa eskaera egiteko eta egikaritzearen justifikazio dokumentuak aurkezteko epea, 2021eko azaroaren 15era arte luzatu zen.

III.– Laguntza-deialdiaren 7. oinarriko lehen atalak honako hau ezartzen du:

7.1. Laguntzen zenbatekoaren muga.

Laguntza-deialdi honen esparruan energia-efizientziaren eremuan edo eguzki-energia termikoaren sektorean gauzatuko diren jardunek jasoko duten gehieneko laguntza ehun mila (100.000) euro izango da guztira proiektu bakoitzeko, eta onuradun bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbateko osoa, ehun mila (100.000) euro. Inoiz ere ez dira gaindituko laguntza-programa honen 4. eta 5. oinarrietan jardun mota bakoitzerako ezarritako ehunekoak.

7. oinarriko lehen atalean onuradun bakoitzeko ezarritako gehieneko laguntza osoaren muga hori dirulaguntzaren diseinu eta estrategia jakin batzuen ondorio da. Horien arabera, EEEk urteko aldietarako deitzen ditu bere laguntza-programak. Hala, programa horiei lotuz, urteko deialdi horretan onuradunentzako laguntzak ezin du oinarrietan xede horretarako ezarritako gehieneko muga gainditu.

IV.– EEEko zuzendari nagusiaren 2020ko azaroaren 23ko Ebazpenaren bidez ebatzitako epe-luzapenak berekin ekarri du hirugarren sektorean energia-efizientziaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020. urteko laguntza-programaren indarraldiak hasiera batean aurreikusitako epea gainditzea, eta, ondorioz, 2021eko ekitaldirako, hirugarren sektorean energia-efizientziaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko laguntza-programa berri baten deialdia egin beharrik ez izatea.

Hala, hirugarren sektorean energia-efizientziaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020ko laguntza programaren dirulaguntzak, 2020an hasitako proiektu eta jardunetara ez ezik, 2021ean egikaritzen hasi eta betiere 2021eko urriaren 31 baino lehen amaitzen direnetara ere bideratzeko aukera izango da.

V.– 2020. urtean egikaritutako proiektu eta jardunetarako laguntzak eskatu eta lortu ondoren 2021ean ere laguntza-programa horretarako proiektuak aurkezteko interesa dutenak deialdiaren 7. oinarriko lehen atalean ezarritako mugarekin ez zigortzeko helburuarekin, 7. oinarri horretan onuradun bakoitzeko ezarritako laguntzaren zenbatekoaren muga aldatzea komeni da.

VI.– Energiaren Euskal Erakundearen zuzendaritza organoen eginkizunak arautzen dituen Dekretua bigarrenez aldatzen duen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuaren arabera, EEEko zuzendari nagusiak dauka eskumena Zuzendaritza Kontseiluak hartutako erabakiak betearazteko eta Zuzendaritza Kontseiluak baimendutako dirulaguntza eta laguntza deialdiak onartu eta kudeatzeko, eta oinarri horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bitartez hedatuko direla bermatu behar da.

Azaldutako guztia dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hirugarren sektorean energia-efizientziaren eta eguzki-energia termikoaren aldeko inbertsioak egiteko 2020. urteko laguntza-programaren 7. oinarriko lehen atala aldatzea, horrenbestez, honela jasota geratuko delarik:

7. oinarria.– Dirulaguntzetarako muga orokorrak:

«7.1. Laguntzen zenbatekoaren muga.

Laguntza-deialdi honen esparruan energia-efizientziaren eremuan edo eguzki-energia termikoaren sektorean gauzatuko diren jardunek jasoko duten gehieneko laguntza ehun mila (100.000) euro izango da guztira proiektu bakoitzeko, eta onuradun bakoitzeko urteko laguntzaren gehieneko zenbateko osoa, ehun mila (100.000) euro. Inoiz ere ez dira gaindituko laguntza-programa honen 4. eta 5. oinarrietan jardun mota bakoitzerako ezarritako ehunekoak.»

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Bilbao, 2021eko otsailaren 19a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala