
46. zk., 2021eko martxoaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (319 KB - 10 orri.)
- EPUB (574 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1284
EBAZPENA, 2021eko otsailaren 11koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baitira 2020ko uztailaren 28ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.
2020ko abuztuaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Hezkuntzako sailburuaren 2020ko uztailaren 28ko Agindua argitaratu zen, zeinaren bidez laguntzak iragarri baitziren hezkuntza-premia bereziko ikasleak ikasgela arruntetan eskolatzen dituzten eta 2020-2021 ikasturterako hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat.
Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak eman du deialdiaren ebazpena, eta banan-banan jakinarazi zaie interesdunei. Hori eginda, onartutako laguntzak jakinarazi behar dira, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, hala xedatuta baitago agindu horren 13.5 artikuluan.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Hezkuntzako sailburuaren 2020ko uztailaren 28ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzak jaso dituztenen zerrenda, eranskinean dagoena, jende guztia jakinaren gainean egon dadin. Agindu horren bidez, laguntzak iragarri ziren hezkuntza-premia bereziko ikasleak ikasgela arruntetan eskolatzen dituzten eta 2020-2021 ikasturterako hezkuntza-laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko otsailaren 11.
Hezkuntzako sailburuordea,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS